ARTIE dantza taldea, 1985 urtean sortu zen, Bizkaian dagoen Gautegiz-Arteaga izeneko herri txiki batetan. Egia esan, dantza taldea orain dela 50 urte sortu zen, baina 30 urtetan zehar ixilpean egon da eta orain dela 20 urte berreskuratu egin genuen; gaur egun, gure herriko biztanleriaren %10 osatzera heldu garelarik.

Artie dantza taldearen helburuetariko bat, euskal kultura aztertzea eta bultzatzea da, eta honetan, pauso batzuk eman ditugula esan genezake, gure herriaren hizkuntza eta tradizioak mantentzen lagunduz.

Lehenengo urteetako asmorik handiena dantza talde bezala, jende aurrean agertzea zen, dantza bi edo hirurekin, entsaieoetan ikasitakoa erakutsiz. Urteak pasa ala, esperientzia handiagoa hartzen ari gara, gure taldeak gero eta indar gehiago daukalarik. Gaur egun, Artie dantza taldea, gauza da Euskal Herriko zenbait dantzen errepertorio labur bat eskeintzeko.

No hay ninguna entrada.
No hay ninguna entrada.